Testuingurua
BATA ALA BESTEA?
Julio Anton
Polikiroldegiko zuzendaria
- Zer edo nor izan nahi zenuke? Naizena.
- Amets bat? Pozik bizitzea.
- Zer da zoriontasuna zuretzat? Problema handiegirik ez edukitzea eta zurekin dauan jendea zeu bezain pozik egotea.
- Gehien erabiltzen duzun piropoa? Ederra, polita.
- Ligeak edo bikote establea? Bikote establea nahiago dut.
- Zein da zure zeregin gustokoena? Nire lanean gustora nabil, lana eta kirola.
- Zer eramango zenuke irla batetara? Neska bat.
- Lo pijamarekin ala narrugorritan? Narrugorritan.
- Gogoratzen al duzu negar egin zenuen azken eguna? Bai, duela hiru aste Cinema Paradiso ikusten.
- Diskoteka ala bertso-jaialdia? Biak.
Bakoitzak bere momentua dauka.
- Bainujantzi luzea ala tanga? Pistinarako tanga, hondartzarako luzea.
- Sua ala izotza? Sua.
- Argiarekin ala argirik gabe? Argiarekin nahiago.
- Seduzitzea ala seduzitua izatea? Seduzitzea.
- Zer oparituko zenioke neska bati? Idatzi bat, lore bat.
- Zure gauzarik nabarmenena? Zoraldia, alaitasuna...edo sudurra bestela.
- Zein da emakume batengan gehien baloratzen duzun bertutea? Leialtasuna eta berarekin hitzegiten gustora egotea.
- Elizatik ezkondu ala elkarrekin bizi? Beharbada hasieran elkarrekin bizi baina nik uste dut azkenian elizatik ezkonduko nintzatekeela.
- Nori emango zenioke muxu bat? Momentu honetan nirekin irteten ari den neskari.
Jasone Osoro